LEKEITIOKO LURRALDE ANTOLAKETAREN BILAKAERA (egin klik)
Iñaki
Madariaga Valle – Aurkezpena
Ogibidez
udaltzain lanetan ibili naz, eta zaletasunez azken hogeitahamabost urteak
Lekeitioko historia sakonki ikertzen emon dodaz. Betidanik izan dodan
Lekeitioko historia hobeto ezagutzeko jakinminak ikerketa pilo bat egitera
bultzatu nau. Aurretik izan diran historia-zaleen eta historialarien pausuak
jarraituz hainbat gaietan sakondu ahal izan dot.
Eskertzekoa
da historialari profesinonalengandik izan dodan laguntza. Hagandik ikasi dot
zelan ikertu eta zeintzuk diran jarraitu beharreko preminazko bideak lan bat
burutu eta aurkeztu baino lehen.
Laguntza
horri esker hainbat lan burutu eta argitaratu ahal izan dodaz. Hasteko
Lekeitioko jai programetan zortzi artikulu txikI: “Elizako kanpai nagusia”,
“Kofradia zaharreko erlojua”, “Naufragoen salbamenduko kaseta”, “Iñigo
Artieta”, “Lekeitioko harresiko atariak”, “Escalante etxea”, “San Pedro
Kofradia eta Zubietako jauntxoak - Ohitura baten aldaketa” eta “Garraspioko
irla”. Geroago Benito Ansolak, Vicente de Urquizaren “Iglesia Parroquial de
Santa María de Lekeitio” berrargitaratu ebanean, nik egindako beste hiru lan
sartu ebazan eranskin lez. Hurrengo, KURIK liburu sortaren sorrera gertatu zan,
eta bertan nire beste bi lan argitaratu ziran, lehenengo zenbakian “Konfitegiak
– Lekeitio gozo-gozo”, eta laugarrenean “Lekeitioko hiru gurutze-tokiak”.
Hortik
aparte, nik egindako lanak gordeta eukitzeak ez dauenez ezertarako balio,
hitzaldien bidez ezagutzera emoten dodaz. Era berean, Lekeitioko kultur taldeek
eskatutako informazinoa eta laguntza emoteko prest izan naz betidanik, eurak
eskatuta hitzaldi pilo bat emon dodaz, eta beste pilo bat kultur-ibilbideak
burutzeko ikerketak eta gidoiak egin dodaz.
Kultur
ondarearen defentsan, elementuren bat arriskuan egoala ikusi dodanean, berehala
iragarri deutsat Alkatenari, elementu horren izatea, zentzuna eta balio
kulturala azalduz.
Amaitzeko,
sarean dozuez nire beste lan eta bilduma batzuk blog hauetan:
lekitxozaharra.blogspot.com, (egin klik)
lekitxarrenartikuloak.blogspot.com, (egin klik)
yarzatarrak.blogspot.com, (egin klik)
lekitxokobibliografia.blogspot.com.
Iñaki Madariaga Valle