2003an,
Lekeitioko Bergara kaleko 2 zenbakiko bizilagunek, Maguregi dorreko
bizilagunek, dorrearen orman jarrita zegoen Santa Katalinaren irudia
berreskuratzeko interesa agertu zuten. 2003ko udan bere lekutik jaitsi zen
irudia teknikariek bere egoera aztertu zezaten eta zein materialekin eginda
zegoen jakiteko. Bere lekutik jaiki ondoren ikusi zuten alabastrozko irudia
zela eta egoera oso txarrean zegoela. Hau dela eta, udaleko artxiboan gordetzea
erabaki zen, berarekin zer egin behar zen erabaki arte.
Irudi
hau Maguregi dorreko bizilagunen jabetzakoa da. Honen kidea eta ordezkaria den
Jose Mari Zugadi hainbat lekutara joan eta deitu zuen irudiari buruzko
informazioa lortzeko eta ondoren ezagutzera eman zuen arlo honetako
erakundetan, berreskuratzeko laguntza lortu nahirik. Horrela, bere bitartez,
interesatu ziren Bilboko Eliz Museoko teknikariak irudiaren egoeraz.
2004ko
abuztuan, irudia, Bilboko Eliz Museora eraman zen, bertako teknikaria den María
Urrutikoetxeak berreskuratze lanak hasi zituen, eta 2006an jadanik
zaharberrituta zegoen Santa Katalinaren irudia.
Bilboko
Eliz Museoak Santa Katalinaren irudia zaharberritzearekin batera poliesterrezko
kopia bi egin zituen, bat Maguregi dorreko orman jartzeko, irudi originala egon
zen leku berean, eta bestea Bilboko Eliz Museoa prestatzen dagoen Goiko
Berantiar garaiko, 1475-1525, eskultura erakusketan egongo da.
Maguregi
dorreko bizilagunek Lekeitioko herriari eman zioten Santa Katalinaren irudi
originala; Udalak Santa Maria Jasokundeko elizari utzi zion irudia, eta bertan
dago ikusgai Santa Anaren kaperan.
2006ko
azaroaren 19a, Lekeitioko Kultur.etxean, Santa Katalinaren irudiaren
zaharberritzeari buruzko hitzaldi bat eman zuten Bilboko Eliz Museoko
teknikariak diren Juan Manuel González Cembellín, Jesús Muñiz Petralanda eta
María Urrutikoetxea jaun-andreak, irudi originala eta kopia bat aurkeztatuz.
Santa
Katalinaren irudia XV. mendeko alabastrozko eskultura bat da (1420-1460).
Irudia egiteko harria Britainia Handiko alabastro harrobi batetik atera zen.
Irudiari
denboran zehar jarri zitzaizkion pintura ezberdinen kopuruaren ondorioz 3
milimetroko pintura geruza bat zuen gainean. Zaharberritu ondoren ikusi
daiteken pintura geruza 1600 urtekoa da gutxi gorabehera.
Poliesterrezko
kopia biei eman zitzaizkien koloreak, XV. mendean (1420-1460), irudia egin
zenean eman zitzaizkion koloreen antzekoak dira.
Santa
Katalinaren irudi honekin bost dira Lekeition aztertu dituzten alabastrozko
irudiak, beste laurak hauek dira: Trinidade kalean zegoen Trinidadea; Andra Mari
Jasokundeko elizako ate nagusian dagoen Trinidadea; bilduma pribatuko bi irudi
duen eskultura, bat San Gabriel Arcangel eta bestea koroa duen irudi ezezaguna
niretzat; eta bilduma pribatuko Bergara kaleko 16 zenbakiaren orman egondako
Jasokundea agertzen duen plaka bat.
Bergara
kaleko bizilagun zaharrak diotenez eta liburu batzuetan agertzen denez, Santa
Katalinaren irudi hau Lekeitioko Sta. Katalina baselizako jabetzakoa izandakoa
da.
Berri
honen arabera 1920an, Sta. Katalina baselizaren eta Maguregi dorrearen jabea
zen Santiago Bandaormaetxeak agindu zuen irudi hau baselizatik Maguregi dorrera
aldatzea.
1626an,
Santiago Bandaormaetxeak, Ramón Ibarra Lopez de Calleri saldu zion Sta.
Katalinaren baseliza eta baserria berari dagozkion lurrekin.
Iñaki MADARIAGA VALLE